Baina, oraingo honetan ere, gure poza pozura! lau hilabete igaro ondoren, Madriletik zetorren agindura makurtuz, berriro irratia itxita. Horrela, beste lau urtez ixilik egon zen Arrate Irratiaren sintonia, baina bere bultzatzaileek ez ziran geldirik egon! Hainbat bidaia Madrilera, gero Gasteizera, hamabi mila firma batu, ehun bat Udalen oniritzia jaso etab... Azkenean, 1982ko abenduaren 30ean apurtu genituen ARRATE IRRATIA ixilik mantentzen zuten prezintoak; eta euskera, trikitixa, txistua .... berriro aideratzen hasi.
Gaur egun, hasierako helburu eta bideari tinko jarraitzen
diegu, euskara, euskal-ohiturak, kultura eta Jaunaren
Barri Ona zabalduz gure ama hizkuntzan: euskeraz.
Urte askotarako izan daitezela orain arte entzuleekin
lorturiko harremana eta etxekotasuna.
Irratsaioa zuzenean entzun Hasierara bueltatu Albisteak ikusi Programazioa ikusi Frekuentziak ikusi Gurekin harremanetan jarri Harpidedun egiteko Historia ikusi Iragarkien prezioak ikusi Non entzuten gaituzten Aurrekoa