1959go abenduaren 23an ikusi zuen argia ARRATE IRRATIAK On Pedro Gorostidi Jaunaren eskutik. Esan beharrik ez, irratiak lortu zuen arrakasta ikaragarria izan zela, bere programazio euskalduna eta musika kontutan hartuta.
Garai latzak izanik, behin baino gehiagotan sortu ziran oztopoak eta salaketak, eta lau urte pasa eta gero, 1964.urtean, orduko agintariek itxi egin zuten. Ordurarte egindako lana, haundia izan zan, entzuleak, milaka! Irratia euskaldunen bihotzetan txertatu zen.
Hamalau urte luzez itxita egon eta gero, 1978an, ARRATE IRRATIA ELKARTEA sortu zen eta urte honetako uztailean berriro emititzen hasi zan oso era apalean, FM-n.
Irratsaioa zuzenean entzun Jarraipena Hasierara bueltatu Albisteak ikusi Programazioa ikusi Frekuentziak ikusi Gurekin harremanetan jarri Harpidedun egiteko Historia ikusi Iragarkien prezioak ikusi Non entzuten gaituzten